Akupuntura Txinako Medikuntza Tradizionalaren (TMT) parte den terapia da, eta funtsezko osagaia da. Orratz meheak gorputzeko puntu jakin batzuetan sartzen dira, gaixotasunak sendatzeko edo arintzeko eta pertsonaren osasuna berrezartzeko. Erabilitako orratzak espezifikoak dira teknika honetarako, oso finak, altzairu herdoilgaitzezkoak, antzuak eta gaur egun erabilera bakarrekoak.
TMTk azaltzen du akupunturak parekatu egiten duela «chi» esaten zaion energia-fluxua edo bizi-indarra, gorputz osoan zehar eta zehatzago hainbat kanalen (edo meridianoen) bidez zirkulatzen duena. Kanal horien ibilbidean zehar, puntu espezifiko batzuetan energia hori eskura daiteke, berriz erabil dadin lagunduz.
Akupuntura gero eta ohikoagoa da ongizate orokorra hobetzeko eta patologia espezifikoak tratatzeko. Oso erabilia estresa maneiatzeko eta mina tratatzeko. OMEk akupuntura erabilgarria den patologien zerrenda egin du.
Akupuntura erabiltzen den patologia nagusien artean daude:
- Min akutua edo kronikoa: burukoa, artikulaziokoa, hortzezkoa, osteomuskularra, lunbalgia, fibromialgia, etab.
- Depresioa, antsietatea, estresa, insomnioa, adikzioak, elikadura-arazoak
- Kimioaren eta erradioterapiaren albo-ondorioak
- Arazo osteoartikularrak
- Hil aurreko sindromea. Antzutasuna. Fetuaren malposizioa.
- Arnasketa- eta digestio-arazoak, dermatologikoak, etab.
Bigarren mailako efektuak eta arriskuak
Akupunturaren arriskuak txikiak dira. Ondorio sekundario nagusiak mina eta hematoma txiki bat dira orratza sartzen den lekuan. Erabilera bakarreko orratz esterilak erabiltzen dira, beraz, infekzio arriskua oso txikia da.
Abisatu zure akupuntoreari, baldin eta:
- Koagulazio-arazoren bat du edo botika antikoagulatzaileak hartzen ditu: sarriago gerta daiteke hematomak edo odoljario txikiak izatea erabilitako puntuetan.
- Taupada-markagailuak ditu: teknika jakin bat (elektroakupuntura) erabiltzea kontraindikatuta egon daiteke.
- Haurdun dago: akupuntura puntu jakin batzuk edo tratamendu jakin batzuk ez erabiltzea komeni da