BIONEURKETAKO teknika, tentsio txikiko korronteek (9-21 volt) larruazalaren hainbat eremutan igarotzeko duten erresistentzia neurtzean oinarritzen dena. Eremu jakin batean zenbat eta jarduera engoneurologiko handiagoa izan, orduan eta txikiagoa zen korronte horiek igarotzeko erresistentzia. Hala, bada, zehaztu ahal izan zen badirela energia-kanalak eta akupuntura-puntuak, zeinak erresistentzia txikiagoa eskaintzen baitute tentsio txikiko korronteen aurrean gainerako larruazalak baino, nahiz eta, bide batez, bat zetozen Txinako Medikuntza Tradizionalak tradizioz proposatzen zituen energia-kanalekin.

Bestalde, Nakatani eta Yamashita doktoreen azterketetan (1940aren amaieran) ikusi ahal izan zuten patologia espezifiko bakoitzak balio desberdinak sortzen zituela korrontearen kontrako erresistentzian. Estatistika-lan garrantzitsu baten ondoren, RYODORAKU GRAFIKOA garatu zuten.

Egia da azterketa horretan oso kontzeptu enpirikoak daudela eta azterketa sakonagoa egin behar dela, baina egia da, halaber, oso informazio baliagarria ematen duela irizpide terapeutikoak zehazteko.