Osasunaren munduan 25 urte baino gehiagoko esperientzia izan ondoren, osasunarekin lotutako arlo eta tekniketan trebatu naiz. Oinarri zientifikoagoa duten tekniketatik hasi eta izaera enpirikoagoa baina urte askotako tradizioa duten tekniketara. Bide luze horretan, ezagutza horiek guztiak barneratuz joan naiz, profesionalki garatuz eta zerbitzurik onena eskainiz.
ZAINQI ibilbide honen guztiaren emaitza da. Zentro honetan, askotariko terapia eta ezagutzetan oinarritutako tresnak konbinatzen ditugu, ahalik eta arreta integral onena eskaini ahal izateko: fisioterapiako teknikak, Txinako Medikuntza Tradizionalekoak (TMT), mendebaldeko dietetikako kontzeptuak, TMTan oinarritutako Txinako dietetikako kontzeptuak…